|
|
|
|||||||||||||||||||||
| |
HISTORIA |
Aurkezpena
APSNafarroa (NAFARROAKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN ELKARTEA) soilik bigarren hezkuntzako irakasleak osoturiko elkartea da. Bere helburuak irakaskuntzaren kalitatearen defentsa eta bigarren hezkuntzako irakasleen lan- eta lanbide-baldintzen hobekuntza dira.
Betiko sindikatuak ez dira gure kolektiboaren, irakaskuntzan gutxiengoan dagoena, beharrizan eta jomugez arduratu. Hortaz, behar-beharrezkoa zen irakasleen eta kalitatezkoa eta zorrotza izango den hezkuntza sistemaren defentsa bere gain hartuko elkartea.
Muinbakartasunak, sustapen semiautomatikoak, eduki zientifiko eta humanistikoen gutxitzeak, bi urteko batxirlergoak (Europako laburrena) hezkuntza ezkorrenek ere espero ez zuten muturreraino degradatu dute. Aldi berean, gure lan-baldintzek txarrera egin dute: eskola-egun gehiago ezerren trukean, gehigarri bereziak banatzeko garaian gutaz ahazten dira,ez dituzte agindutako lehen zikloko bakanteak ateratzen, ikastetxeen langile- eta aurrekontu-murriztekin mehatxatu egiten gaituzte, beharrezkoak ez diren lanak ikaragarri handitu dira (errekreoen ikuskapenak, asteazken-arratsaldeak…), irakasleen ezegonkortasuna, ikasi nahi ez duten motibaziorik gabeko ikasleak, disziplina-arazoak, irakasleen defentsarik eza, giza aipua-galtzea, etabar.
APSNafarroa, BEHETIK sortutako elkarte bat da, izan ere, irakasleok kokoteraino zeuden :
- Betiko sindikatuen ezaxolakeri eta ahanzturaz.
- Irakaskuntzaren degradazioa gero eta handiagoaz, batez ere publikoan.
- Gure lan-baldintzen gutxitzeaz.
APSNafarroak ez ditu beste interesik defendatzen, eta ez ditu irakaskuntzaren beste sektorerik ordezkatzen.Ez dugu nahi oreka larrian egon edo gure aldarrikapenetako batzuei uko egitea beste batzuk pozteko.Independienteak gara eta horrela aritzen gara.