LEHENTASUNEZKO ALDARRIKAPENAK

* Lehen zikloko lanpostu huts guztiak Bigarren Hezkuntzako irakasleentzak, indarrean dagoen legeak dioen bezala.

 

* Bigarren Hezkuntzako langileen kopurua nabarmen handitzea, ondoko behar hauek betetzeko:

A)  Bikoizketa, DBH, BATXILERGO eta LH-ko ratioa jeistea.

B)  Ordu-murrizketa.

 

*  Administrazioa behartuta egotea plaza guztiak lekualdatze-lehiaketa publikoan eskaintzera.

 

* Bitarteko/kontrataturiko edo antzeko irakasleentzat lan baldintza duinak eta gainerako irakasleen maila berekoak.

a)      Familia-laguntza eta antzinatasuna kobratzea.

b)      Derrigorrezkoa ez izatea plaza-erdiak hartzea.

c)      Bost hilabetez gorako kontratatuek uda osoa kobratzea, bai eta aseguru-polizetan barne sartzea ere.

 

*Egonkortasuna bitarteko nahiz kontrataturiko irakasleentzat .

 

* Bigarren Hezkuntzako irakasle guztiek dirusari osagarria kobratzea.

 

* Soldata-homologazioa, gainerako Administrazio Publikoetako  A  mailako funtzionarioei dagokienez.

 

 

* 2004-2005. ikasturteko egutegia berreskuratzea, 165 eskola-egun zituelarik.

 

* 15 eskola-ordu, gehienez, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta, era berean, ordu osagarrien kopurua jeistea.

 

* Asteazkenetako arratsaldeak kentzea, klaustro eta ebaluazio-saioak ditugun arratsaldeak salbu; era berean, burokrazia-lanak murriztea eta irakaskuntzarekin zerikusirik ez duten lanak ezabatzea, hala nola, atsedenaldietako zaintzak.

* Jubilazioari dagokionez, 60 urtez erretiroa hartzeko aukerari eustea, diru-sariak, ahal den neurrian, hobetuz.

 

* Prestakuntza dela eta, Bigarren Hezkuntzako irakasleei ere zerbitzu bereziak ematea, eta baldintza onuragarri berberetan.

 

*  Prestakuntza zentroan bertan ematea, eta, hori behar den bezala ahalbideratzeko, eskola-orduak murriztea eta aurrekontuak ematea.

 

* Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mahai sektorialak banatzea.

 

* Eskola-elkarbizitzarako eta arazoak konpontzeko planen aldeko neurriak ezartzea.

 

* Etorkinak eta hizkuntza ikasteko murgiltze-programak era egoki batez banatzea diru publikoa jasotzen duten zentro guztien artean.

 

* Alde batetik, Unibertsitatearekiko lotura izatea hezkuntzaren bidez, eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzatik abiatuta sarbideak sortzea (UHEO…)

 

*  Irakaskuntzaren karrerari dagokionez, merituen eta gaitasunaren oinarria berreskuratzea.

 

*  Lanbide-Zikloetako irakasle eta Espainia nahiz Europa mailako enpresen arteko harremanak ahalbideratzea.

 

* Unibertsitate eta Institutuen arteko ikerketa-hitzarmenak ahalbideratzea.

 

* Mintegiak sortzea, bai asignatura guztietarako, bai DBHI guztietan .

 

PROGRAMA OSOA HONAKO WEB-ORRI HONETAN IKUS DEZAKEZU: WWW.apsnvarra.com