Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak bere ezinegona adierazi nahi du gure lanaren “izen ona” galarazi nahi duen saiakeren aurrean, autonomia desberdinetan hausnarketarik gabe egindako murrizketen aurrean eta partidu politiko nahiz sindikatuek erakusten ari diren irakaskuntzaren errealitatearen desitxuratzearen aurrean, gure lanbidearekin zerikusirik ez duen botere lehien aurrean irakasleria trukean erabiltzen baitute.
Ohartzen gara egoera ekonomikoa zaila dela. Era berean, Administrazio Publikoek baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko alferrikakoa den guztia alde batera uzteko duten beharrizana onartzen dugu. Hori dela eta, gogoratu nahi dugu murrizte gehiago egin behar izatekotan, irakasleen iritzia entzuteko Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Kontseilaria den José Iribas jaunak hartutako konpromisoa, eta, murrizketarik egin behar izatekotan, ez lirateke irakasleen eskubideak urratuko lituzkeen, ezta hezkuntza-kalitatearen aurka egingo luketen neurririk hartuko ere.
Haien konplizitatearen laguntzaz irakaskuntza publikoaren gainbeheran horrenbeste eragin duten erakundeetatik egiten den solas hipokritaren aitzitik MURRIZTEAK BAI esatera ausartzen gara.
Inolako koplarik gabe ezaba daitezela:
1. Hauteskundeetan lortutako botoez gaindi administrazio eta sindikatuen arteko hitzarmenei esker dauden liberatu sindikalak.
2. Sindikatuek prestakuntza-ikastaroak emateko dituzten diru-laguntzak.
3. Kalitate-programak.
4. Goi kargudunen pribilegioak (nahitaezkoak ez diren izendapen libreko karguak ere bai eta beharrezkoak direnak justifikatuz).
5. Kanpo ebaluaketak. Egun horiek dakarten gastua onartezina baita.
APSk ildo beretik doazen proposamen gehiago ditu egiteko eta, bai administrazioarekin, bai jakin gura duen edozeinekin partekatzeko prest dago.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 24ean.
Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkartea.
Urriaren 22an Madrilen estatu mailako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen sindikatu-federazioaren (SPES) kongresu eratzailea egin zen. Bertan, Idazkaritza Federala bildu eta Batzorde eragilearen partaideak hautatu ziren. Hautagaitza bakarra aurkeztu zen, Xavier Massó, Honorio Vega eta Alberto Royo, lehendakari, lehendakariorde eta idazkaria zuena, besteak beste. Hautagaitza onartua izan zen aldeko 30 botu eta 8 abstentziorekin. SPESeko zuzendaritza berriak Federazioa hedatzen jarraitzeko eta Espainia osoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen erreferentzia-puntua izateko nahia adierazi zuen.
APS ESNATU ERREBELATU EKIN
Alberto Royoren iritzi-artikulua Diario de Navarran irakasleak autoritate publiko gisa kontsideratzeko parlamentuak errefusatuatko lege proposamenari buruz.
Aldarrikapen historikoa den "konkursilloaren" negoziazio-prozesuari buruzko txostena.
Erreklamatzeko epea: otsailaren 11tik 16ra (biak barne)
364/2012 Ebazpena. Erreklamatzeko epea: otsailaren 11tik 16ra (biak barne)
Joan den azaroan onartutako gaitegia indargabetzen da
Epea otsailaren 10etik martxoaren 1era
Otsailaren 2an Diario de Navarran argitaratutako artikulua.
Erreklamazio epea: Otsailaren 2tik 7ra (biak barne)