| Lan istripua
gertatuz gero, MUFACEko irakasleak (funtzionarioak), aukeratu
duten osasun zerbitzura joango dira.
Irakasle kontratatuek,
berriz, (Seguritate Sozialekoak baitira) Mutua Navarraren
zerbitzu guneetara joan behar dute. |
|

|
MUTUA NAVARRA
Mutua de A.T. y E.P. de la seguridad social n° 21
Tel: 948 194 400 / Fax: 948 210 168
www.mutuanavarra.es
|
mutuanavarra@mutuanavarra.es |
Calle F, 4 (pol. Landaben)
31012 PAMPLONA/IRUŅA - NAVARRA
Ver
mapa
Ver
otras direcciones |
LANTOKIAN GERTATZEN DIREN KANPO ERASOEN AURREAN JARRAITU
BEHAR DEN PROTOKOLOA:
Eraso fisikoen
aurrean:
√ Eraso fisiko baten aurrean, eskatu laguntza
gainontzeko lankideei edo ikastetxeko segurtasun arduraduna ohartarazi
ahal bada, egoera ezagutzera emanez. Biolentzia egoerak jarraitzen
badu, eta larritasunaren arabera, eskatu kanpo laguntza 112 larrialdietarako
telefonora deituz.
√ Osasun laguntza: Eraso fisikoa lan istripua
kontsideratzen da. Erasoaren ondorioz osasun laguntza beharrezkoa
egiten duen zauri fisikoa bada, osasun zentro batera joan behar
da. Zauria larria bada, edozein osasun etxe Larrialdi Zerbitzuetara
joan. Gainontzeko egoeratan, MUFACEko langileak, aukeratu duten
osasun etxera joango dira, eta Seguritate Sozialekoak, Mutua Navarrak
dituen zerbitzuetara. Hor jasoko dute osasun laguntza eta bertan
egingo da dagokion mediku txostena.
Lantokian gertatzen diren kanpo erasoen aurrean jarraitzeko protokoloa:
a) Eraso fisikoak, Mehatxuak, Irainak, Jarrera beldurgarriak.
b) Kalte materialak.
1- Ikastetxeko zuzendariari jakin
arazi.
2-
Lan Arriskuen Prebentzio Saila.
3-
Erregistro orria eta Eraso Oharpena.
4-
Laguntza psikologikoa.
5- Aholkularitza juridikoa.
a) Mehatxuak, irainak, edo jarrera beldurgarriak gertatuz
gero, eta larritasuna edo eta maiztasuna dela eta, Ikastetxeko Zuzendariak
Lan Arriskuak Aurreikuspen Sailean ezagut arazi eta gero, Protokoloa
aurrera eramango da.
Ikastetxe bateko elkarbizitzan gerta daitezkeen arazoen
ondorioz ikastetxeko Elkarbizitza Plana aurrera eramango da nahiz
eta protokoloa ere aurrera joan.
b) Kalte materialak.
Erasoa jasan duen pertsonak, bere lanarekin zerikusirik
duen biolentziaren ondorioz kalte materialak jasaten baditu, Hezkuntza
Departamenduko Zerbitzu Juridikoei jakin araziko zaie.
1. Ikastetxeko Zuzendariari edo goi karguari jakin arazi.
Erasoa jasan duen pertsonak edo eraso bat gertatu dela
dakien edozein lantokiko langilek Ikastetxeko Zuzendariari jakin
arazi behar dio (egongo ez balitz, Zuzendari Taldeko beste edonori)
edo dagokion Administrazio Unitateko Arduradunari.
2. Lan Arriskuen Prebentzio Saila.
Ikastetxeko zuzendariak edo goi kargudunak, eraso bat
gertatzen den guztietan Hezkuntza Departamenduko Lan Arriskuak Aurreikusteko
Sailean jakin araziko du (Telefonoak: 848 423218 / 680 57 86 49)
3. Erregistro orria eta Eraso Oharpena.
Ikastetxeko Zuzendariak edo goi kargudunak, erasoa jasan
duen pertsonarekin batera, Erregistro orria eta Eraso Oharpenak osatu eta gero, Lan Arriskuen
Prebentzio Sailera hel araziko ditu (Faxa: 848 42 37 38). Erregistro orria eta Eraso Oharpenak osatzerakoan
ikastetxeko zuzendariak edo arduradunak laguntza psikologikoa eta
aholkularitza juridikoa eskaintzen dizkio erasoa jasan duenari.
Biak Lan Arriskuak Aurreikuspen Sailetik bideratuko dira.
4. Laguntza psikologikoa:
Lan Arriskuak Aurreikuspen Sailetik erasoa jasan duen
pertsonarekin harremanetan jarriko dira eta gertaeren larritasunaren
arabera erabakiko dute eginbeharrekoa.
5. Aholkularitza juridikoa.
Gertaeren salaketa dagokion erakunde aurrean.
Erasoa jasan duen pertsonak, hala nahi badu, salaketa ezar dezake polizia
aurrean (Foru Polizia, Polizia Munizipala, Guardia Zibila edo Polizia Nazionala) ala edozein erakunde
judizialetan (Agoitz, Lizarra, Iruņea, Tafalla edo Tuterako Guardia Juzgatuak).
Salaketa jarri baino lehen edo ondoren Hezkuntza Departamendutik
aholkularitza juridikoa eskainiko zaio erasoa jasan duen pertsonari.
INTERESGARRIAK DIREN HELBIDE ETA
TELEFONOAK
Lan Arriskuak Aurreikuspen Saila
Landaben Poligonoa E-F (INSL) Kalea
31012 Iruņea
-Erasoa jakinarazteko : 848 423218 / 680 578649
-Zentralita: 848 423769
-Faxa: 848 423738
- Hezkuntza Departamenduko Zerbitzu juridikoak: 848 426512
- Larrialdi telefonoa__________________ 112
- Mutua Navarra ____________________ 900 21 21 00
|